euskaraespañol

UPV/EHUk eta Oftalmologiako Institutu Kliniko Kirurgikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Bi erakundeek baterako ekintzak egingo dituzte, prestakuntza teoriko eta praktikoko eta ikerketako proiektuak garatzeko

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/17

UPV/EHUk eta Oftalmologiako Institutu Kliniko Kirurgikoak (ICQO), ostirala, urtarrilak 17, lankidetza-hitzarmena sinatu dute, prestakuntza sustatzeko eta ikerketa-proiektuak garatzeko. Javier Gil UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen errektoreordeak, Gonzalo Corcóstegui ICQOko zuzendari mediko eta UPV/EHUko irakasleak, Agustín Martínez Ibargüen Medikuntza eta Odontologia Fakultateko dekanoak eta Juan A. Durán Institutuko zuzendari zientifiko eta unibertsitateko oftalmologia katedradunak parte hartu dute ICQOren auditorioan eginden sinadura-ekitaldian.

Akordioak hauek jasotzen ditu: Institutuak UPV/EHUko ikasleen prestakuntza teoriko eta praktikoan parte hartuko du, eta, horrez gain, baterako lankidetza-kanalak ezarriko dira, arlo akademiko eta teknologikoan eta enpresa- eta gizarte-arloan sortuko diren behar berriak identifikatzeko eta horiei aurrea hartzeko. Jarduera bakoitza berariazko akordioetan zehaztuko da, eta batzorde bat eratuko da, akordioen jarraipena eta ebaluazioa egiteko.