euskaraespañol

Cinnovast I. edizioak berreskuratu nahi du fedea zinean unibertsitateko ikasleen artean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/17 Noiz arte: 2015/01/27, 12:00 - 12:49

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, otsailak 17, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan (Sarriena, auzoa, z/g. Leioa) Cinnovast zine jaialdiaren I. edizioa hasiko da. Astean zehar filma klasikoak proiektatu eta bi mahai inguru egingo dituzte zineari omenaldia egiteko eta unibertsitateko ikasleengan zazpigarren artean fedea berreskuratzeko. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek antolatu dute jaialdia, Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programa kulturalaren laguntzarekin.

Ostiralera arte, hilak 21, El gran Lebowsky (1998), Cowboy de Medianoche (1969), Ciudadano Kane (1941) eta Alien (1979) filmak proiektatuko dira. Bestalde, asteartean eta ostegunean bi mahai-inguru egingo dituzte, Quo Vadis Cine? eta Una experiencia de cine izenburupean. Bietan, zinemaren nondik norakoak eta zuzendarien esperientziaz hitz egingo dute. Quo Vadis Cine? mahai inguruan, zuzendari eta irakasle Jorge Barrio Uribarrik, aktore Samuel Gibertek, film-banatzaile Juan Carlos Vinuesak, eta UPV/EHUko zinearen irakasle Casilda de Miguelek parte hartuko dute. Bigarren mahai-inguruari, Una experiencia de cine, zuzendari eta gidoilari Pedro Rivero, Toni Abad eta Hartiz Zubillaga joango dira.

Bestalde, asteazkenean, otsailaren 19an, 11:30ean Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriuman, film laburrik onenari saria emango diote, jaialdiaren atariko gisa antolatutako lehiaketan. Samuel Gibert, Jorge Barrio Uribarri eta Asier Guerricaechebarría epaimahaikideak dira.