euskaraespañol

Inizia Enpresa Mintegiaren inaugurazioa

Dagoeneko abian daude oinarri teknologikoko enpresen sarrera arautzeko deialditik sortutako lehenengo ekimenak

Lehenengo argitaratze data: 2014/02/21

Irudia

Iñaki Goirizelaia Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Javier de Andrés Arabako diputatu nagusia eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, beste erakunde ordezkari batzuen artean, bertan egonda, Arabako Campuseko Inizia Enpresa Mintegiaren inaugurazioa egin da. Instalazio horiek dagoeneko abian dauden bost proiektu barne hartzen dituzte, haien sarrera arautzeko lehenengo deialdian aurkeztu zirenen artean hautatutakoak.

UPV/EHUren Arabako Campuseko Lascaray Ikergunean kokatuta, Inizia Enpresa Mintegia unibertsitate eremutik antzemandako eskaera bati erantzuteko sortu da; izan ere, jakintza iturrietatik hurbil dagoen eta, aldi berean, ikaskuntza eremuan sortutako proiektuak enpresa errealitatera lekualdatzea ahalbidetzen duen egitura bat behar zen. Mintegiak 135 metro karratutik gorako azalera eraikia du, hiru bulego itxitan eta banaka erabil daitekeen espazio komun batean banatzen dena.

Oinarri teknologikoko enpresak mintegira sartzeko deialdia abiarazi ondoren, hiru izan dira inkubazio aurreko fasean zeuden enpresen proiektuak eta beste bi, berriz, inkubazio fasean zeudenak: I+Med, Varep, Nutriaktive, Baigene eta Elikadura Unitatea. Horrela, berrikuntza sistema garatzen lagundu nahi da, unibertsitatearen eta enpresen arteko lankidetza maila gehitzen den neurrian. Halaber, osagai teknologiko handia duten enpresa ekimenei euskarria eman nahi zaie, UPV/EHUren jakintza sorreratik eta know-how ikertzailetik hurbil dagoen ingurune batean kokatzea ahalbidetuta. Beraz, Inizia Enpresa Mintegiak inguruneko gaitasunak aprobetxatzeko aukera emango du, zientzia-teknologia eremua eta enpresa eremua elkarri hurbiltzetik ondorioztatutako sinergiak sortuta.

Inkubazio aurreko fasean dauden enpresetarako egonaldiaren iraupena 6 hilabeteko gehieneko aldirako ezarri da; inkubazio fasean dauden enpresetarako, berriz, 4 urtekoa izango da, gehienez.