euskaraespañol

UPV/EHUko Bilboko IGET-ko Makina Erreminta Gelako ikasleei diplomak banatuko zaizkie

Noiz eta non

Noiztik: 2014/02/24 Noiz arte: 2015/01/27, 18:30 - 08:50

Kokapena

Gradu-aretoa - Bilboko Ingeniaritza Eskola I
Ingeniero Torres Quevedo plaza 1. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, otsailaren 24an, 18:30etan, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Gradu Aretoan (Urkixo Zumarkalea, z/g. Bilbo), Makina Erreminta Gelako 24 ikasleei diplomak banatuko zaizkie. Eskolak antolatzen duen ekimen garrantzitsuenetarikoa da Makina Erreminta Gela.

Parte hartzaileak:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko erretorea
  • Xabier Ortueta, Asociación de Fabricantes de Máquina-Herramienta-ko zuzendaria
  • Javier Alonso, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria
  • Leyre Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia Zuzendaria
  • Maite Eguskizaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Talentu Sustapenerako Burua
  • Enrique Amezua, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko zuzendaria

Industria Ingeniaritza, Automatika eta Industria Elektronikoaren espezialitateko azken ikasturteetako ikasleei zuzenduta dago Makina-Erreminta Gela eta 2009an sortu zen helburu bikoitzarekin: alde batetik, ikasleei euren prestaketa ikasturte trinko batean osatzeko aukera emateko ikasturte akademikoaren azkenengo mailan; eta bestetik, praktikak eta Karrera amaierako Proiektuak, enpresa eta zentro teknologikoetan egiteko aukera, gazte hauen lan-jarduera sustatuz.