euskaraespañol

Erakusketa Erakusketa

Andra Mariarentzako kantak eta komikia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/03 Noiz arte: 2014/03/17, 00:00 - 00:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Galiziar ikasketen guneak 'Arte BDieval. As Cantigas de Santa María e a banda deseñada' izeneko erakusketa antolatu du martxoaren 3tik 17ra bitartean Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren fakultateko atarian.

Erakusketa Associaçom Galega da Língua elkartearen eta BDBanda kolektiboaren ekimena da. Proposamen honen bidez, narrazio eta adierazpen mekanismoen artean suma litezkeen loturetara hurbilduko gara oso modu didaktikoan, non eta Andra Mariari eskainitako kantetako ilustrazioetan eta egungo komikietan aurki daitezkeenak.

Paneletako testuak errazago eta hobeto ulertu ahal izateko, liburuxkak euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz egin dira.