euskaraespañol

UPV/EHU-Bilboko VIII. Lasterketa Mistoak bere errekorra hautsi du

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/21

Irudia

1.100 korrikalarik hartu dute parte UPV/EHU-Bilboko VIII. Lasterketa Mistoan, joan zen igandean, hilak 16, iaz parte hartu zutenen kopurua hirukoiztuz eta lasterketako parte-hartzaileen errekorra hautsiz. Lasterketa honen ezaugarririk nabarmenena emakumezko batek eta gizonezko batek osatutako bikoteek parte hartu behar dutela da. Biek ala biek batera egin behar dute korrika, baita helmugara heldu ere.

Nagusien mailan 350 bikote izan dira 5.000 metroko distantzia osatu zituztenak. Aurretik, Txikien Lasterketa korritu zen eta, maila honetan, 200 bikotek korritu zituzten 1.500 metroak. Parte hartzaile guztiek oroitzapenezko kamiseta tekniko bat jaso dute helmugara heltzean.

Lasterketako sailkapenak www.turesultado.es webgunean ikusi daitezke.

Argazkiak www.festak.com webgunean daude eskuragarri.