euskaraespañol

Irakasle eta ikerlarien soldata osagarriei buruzko EAEko Auzitegi Nagusiko sententziaren inguruko UPV/EHUren errektoretza taldearen komunikatua

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/27

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Salak iragan martxoaren 18an kaleratutako epaiak aintzat hartu du LAB eta STEE-EILAS sindikatuek jarritako auzi eskea. UPV/EHUn urtero egin beharreko irakasle eta ikerlarien soldata osagarri gehigarrien deialdirik egin ez izanagatik bi sindikatuok aurkeztutako auzi eskea. Sententziaren arabera, urtero deialdia izateko eskubidea dute irakasle eta ikerlariek.

UPV/EHUko errektoretza taldearentzat soldata osagarrien sistema onuragarria da, unibertsitateko lana sustatzeko eta lan eta ahalegin akademikoa errekonozitzeko. Eta hain zuzen horregatik, unibertsitateko gobernu organoak izan ziren sistema hau bultzatu zutenak.

Azken hiru urteotan deialdirik egin ez baldin bada, aurrekontuen politika arduratsua eta unibertsitateko komunitatearekiko konpromisoagatik izan da. Izan ere, errekonozimendu berriak egin izango zitezkeen horretarako baliabide ekonomiko zehatzik izan barik.

Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Salak kaleratu berri duen sententziaren ondorioz, UPV/EHUko errektoretza taldeak aurten bertan eramango du unibertsitateko Gobernu Kontseilura deialdia egiteko proposamen bat, ondoren Gizarte Kontseiluak onartu eta argitara dezan. Deialdi honek soldata osagarri gehigarriak emateko ebaluazio merituak eskuratzeko epeak, edukiak eta baldintza orokorrak zehaztuko ditu.

Leioa, 2014 urteko martxoak 27