euskaraespañol

Eusebio Osa: belaunaldi baten lekuko liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/28 Noiz arte: 2015/01/22, 18:30 - 15:55

Irudia

Deskribapena

Ostiral honetan, martxoak 28, 18.30etan, Elkar liburu dendan (San Prudentzio kaleko 7. Vitoria/Gasteiz), 'Eusebio Osa: belaunaldi baten lekuko' liburua aurkeztuko da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak editatuta.

Eusebio Osaren pentsamendua jarrai liteke liburu honetan. Gure herriko borroka sozio-kulturaletan murgildu zen buru-belarri: ikastolan, alfabetatze-eskoletan, grebetan, NATOn sartzearen aurkako koordinadoran, eta pentsamendua eta praxia biak elikatu zituen.

Pentsamendu tradizionala hausten eta berria sortzen aitzindari izan ziren Krutwig, Txillardegi eta Arestiren ildoan, Txillardegirekin talka egin zuen zenbaitetan. Baina haiekin eta Joxe Azurmendi adiskidearekin, gure pentsamendua eraberritzen belaunaldi baten lekuko abantailatuenetako bat izan zen Osa.

Liburuaren aurkezpenean egongo dira:

  • Pako Sudupe, Euskal Ikasketetan doktorea (UPV/EHU), 50eko hamarkadako euskal kulturaren aztertzaile gisa aritu dena bereziki.
  • Joxe Azurmendi, Filosofian Katedraduna UPV/EHUn eta saiakera idazlea.
  • Jose Luis Ormaetxea Txipi, UPV/EHUko Euskara Zerbitzuko kide eta Eusebio Osaren lankidea.
  • Xabier Etxaniz, UPV/EHUko Euskara errektoreordea.