euskaraespañol

Nanoeskala mailan likidoekin egindako esperimentuei buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/02 Noiz arte: 2015/01/22, 12:00 - 13:17

Kokapena

Gradu-aretoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Zikloa

Nanoteknologia: txikiaren erronka handia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 2, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Alexander Bittner CIC nanoGUNEko Ikerketa zuzendari eta Automihiztadura taldeko buruak hitzaldia eskainiko du "Experiments with liquids on the nanoscale" izenburupean. "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloaren bosgarren hitzaldia izango da eta sarrera librea izango da.

Alexander Bittnerren ikerketak nanoeskalako likidoak, landareen birusetatik eratorritako nanoteknologia, proteina zuntzak eta erdieroale organikoak jorratzen dituzte. Aplikazio teknikoen inguruan duen interesa electrospinning-ean eta superkondentsadoreetan zentratzen da.

Alexander Bittnerrek emango duen hitzaldia "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko bosgarrena izango da. Ziklo honek bere bigarren edizioa betetzen du aurten eta, oraingoan, nanoteknologiaren gaurkotasunarekin zerikusia duten bederatzi dibulgazio hitzaldik osatuko dute. Oinarri zientifiko bat duen edozein pertsonari zuzenduta dago ziklo hau, nahiz eta ez izan oinarri oso espezializatua.

"Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko hurrengo hitzaldiak:

  • Apirilak 2, "Experiments with liquids on the nanoscale", Alexander Bittner (CIC Nanogune).
  • Apirilak 9, "Hacia una nueva electrónica: la espintrónica", Félix Casanova (CIC Nanogune).
  • Apirilak 30, "Superordenadores y física cuántica para simular sólidos, líquidos, biomoléculas y nanoestructuras. Un potentísimo microscopio virtual", Emilio Artacho (CIC Nanogune).
  • Maiatzak 7, "Nanomateriales inteligentes", José María San Juan Núñez (UPV/EHU).
  • Maiatzak 14, "Los nuevos materiales magnéticos y sus aplicaciones biomédicas", Galina Kurlyandskaya (UPV/EHU).