euskaraespañol

G-9 Unibertsitate Eztabaidako VI. Ligaren azken fasea hartuko du UPV/EHUk

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/02 Noiz arte: 2014/04/04, 17:00 - 13:30

Deskribapena

Apirilaren 2tik 4ra bitartean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campusak G-9 Unibertsitate Eztabaidako VI. Ligaren azken fasea hartuko du. Saioak Letren Fakultatean egingo dira, eta finala Eusko Legebiltzarraren egoitzan egingo da.

Ikasturte honetan, G-9ko Unibertsitate arteko Eztabaidako Ligan bost urtez parte hartu ostean, UPV/EHU anfitrioia izango da, eta lehiaketa honen azken fasea antolatuko du. Eztabaidako Ligaren xedea da unibertsitate-ikasleen artean elkarrizketa eta ideien konfrontazioa sustatzea, bizikidetza-ariketa moduan, bai eta norberaren trebetasunak garatzea ere, arlo hauetan: informazioa bilatzea, analisia, ahozko adierazpena, entzuteko gaitasuna, taldeko lana eta erantzuteko azkartasuna.

G-9ko unibertsitate bakoitzak talde bat inskribatu dezake. Talde horretako kideek euren unibertsitateetako titulu ofizialetako matrikuladun ikasleak izan behar dute 2013/2014 ikasturte akademikoan. Eztabaida-taldeak bost kidez osatuta egongo dira, eta lau kideko taldeak ere onar daitezke. Pertsona horietatik, batek kapitain modura jardungo du, gutxienez bi eta gehienez lau hizlariak izango dira, eta gainerakoak ikertzaileak izango dira.

Eztabaida egiteko, ezinbestekoa izango da gutxienez hiru hizlari eta kapitaina egotea. Taldeko kapitaina taldearen aholkularia eta prestatzailea izango da, eta, horrez gain, taldearen ordezkaria izango da eztabaidako ligaren antolakuntzaren aurrean. Kapitainaren hautaketa taldearen mende dago, eta ezin izango da aldi berean kapitaina eta hizlaria izan eztabaida berean.

Ohikoa izaten den moduan, unibertsitate antolatzaileak hiru gai proposatzen dizkie gainerako unibertsitateei, bozkatzeko. Horrela, azken fasean eztabaidatzeko gaia lortzen da. Oraingo honetan, eztabaidatu beharreko gaia hau izango da: 'Posible al da Europar Batasunean ongizate-estatua mantentzea?'.

Eztabaidak streaming bidez jarraituko ahal dira honako esteka hauen bidez:

PROGRAMA

Asteazkenean, 2014ko apirilak 2

  • 17.00: Ongi etorri talde parte hartzaileei eta epaileen bilera. Tokia: Arabako campuseko Letren Fakultateko areto nagusia
  • 19.00: Harrera talde parte hartzaileei. Tokia: Vitoria-Gasteizko udala
  • 21.00: Lunch-a eta taldeen zozketa. Tokia: NH hotela.

Ostegunean, 2014ko apirilak 3

  • 9.00-14.00: Taldeen aurretiko fasea. Tokia: Letren Fakultatea
  • 16.00-18.00: Finalerdiak. Tokia: Letren Fakultateko areto nagusia

Ostiralean, 2014ko apirilak 4

  • 9.00 : Hirirako bisita turistikoa
  • 11.30: Euskal parlamenturako sarrera
  • 12.00: Eztabaidaren final handia, euskal parlamentuko plenoen aretoan
  • 13.30: Sari banaketa Euskal parlamentuko Tomas Moro aretoan.