euskaraespañol

Zinema jardunaldi kulturanitzak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/07 Noiz arte: 2014/04/10, 09:45 - 13:40

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko irakasle lektoreen kolektiboak kultura anitzeko zinema jardunaldiak antolatu ditu 'Mundu bat begirada anitz' titulua hartuta. Edizio berri hau apirilaren 7an hasi eta 10ean amaituko da eta, ohi bezala, UPV/EHUko ikastegi honetako lektoregoek ordezkatutako kulturen zinema eta gastronomiaren erakusle nahi du izan: alemana, katalana, frantsesa, galegoa, italiera, japoniera eta errusiera.

Proiekzioak astelehenean, hilak 7, hasiko dira 'Arraianos' 'Nirgendwo in Afrika/Afrikako lekuren batean' (Caroline Link, 2001) alemaniar filmarekin eta Galiziako 'Arraianos' filmarekin (Eloy Enciso, 2012). Asteartean, hilak 8, 'Siberia bizargina' errusiar filma proiektatuko da (Nikita Mikhalkov, 1999) eta asteazkenean, hilak 9, 'Pasolini, italiar delitu bat' italiar filma (Marco Tullio Giordano, 1995), Lucia Barbatok 'Pier Paolo Pasolini, italiar delitua: kasuaren sarrera eta analisia' izeneko hitzaldiarekin batera. Asteazkenean, arratsaldez, jarraipena emango zaio 'Barcelona nit d'estiu' katalan komedia erromantikoarekin (Dani de la Orden, 2013) eta ostegunean, hilak 10, zikloa amaitu egingo da 'Mobile home' belgikar filmarekin (François Pirot, 2012).

Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira gaztelaniazko azpitituluekin Letren fakultateko gradu aretoan, hilaren 9koa izan ezik; egun horretako italiar filmaren aurkezpena eta proiekzioa 1.25 mintegian egingo baitira eta katalan filma areto nagusian. Proiekzio aldia amaituta, parte hartu duten kulturaren jatorrizko gastronomi produktuen dastatzea eskainiko da.

Sarrera libre eta dohainekoa izango da plaza guztiak bete artean.