euskaraespañol

Extremadurako unibertsitateko taldea irabazle G-9 unibertsitate eztabaidaren VI. ligan

Finalean gailendu zuten Nafarroako unibertsitate publikoko taldea

Lehenengo argitaratze data: 2014/04/07

Irudia

Euskal parlamentuaren egoitzak hartu zuen G-9 unibertsitate eztabaidaren VI. ligako finala, Nafarroako unibertsitate publikoko eta Extremadurako unibertsitateko taldeak lehiakide zirela, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren fakultatean egindako kanporaketak gainditu ostean. Azken eztabaidan, parlamentuko plenoen aretoan, epaimahaiak garaipena eman zio Extremadurako unibertsitateko taldeari.

Ikasturte honetan, G-9ko Unibertsitate arteko Eztabaidako Ligan bost urtez parte hartu ostean, UPV/EHU anfitrioia izan da, eta lehiaketa honen azken fasea antolatu du. Unibertsitate arteko eztabaida-ligaren bidez, elkarrizketa eta ideien aurrez aurrekoa sustatu nahi dira ikasleen artean, bizikidetza ariketa gisa, bai eta informazioa bilatzeko, analisatzeko, ahozko adierazpena, entzuteko gaitasuna, taldeka lan egiteko eta erantzuteko bizkortasuna lantzeko behar diren gaitasunak garatu ere. Azken fase honetako eztabaida gaia 'Posible al da ongizate estatua Europar Batasunean mantentzea?' izan da.

Sari banaketak Bakartxo Tejeria euskal parlamentuko presidentea izan zuen buru, Javier Garaizar Arabako campuseko errektoreordea eta Maite Zelaia UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea lagun zituela. El reconocimiento a la mejor oradora fue para una de las componentes del equipo navarro, mientras que los ganadores de esta edición de la Liga de debate universitario G-9 fueron los representantes de la Universidad de Extremadura.