euskaraespañol

Genomika nutrizionalari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/08 Noiz arte: 2015/01/22, 11:00 - 08:38

Kokapena

Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteartean, apirilaren 8an, 11.00etan UPV/EHUren Farmazia fakultateko ekitaldi aretoan José María Ordovás irakasleak hitzaldia emanen du 'Genomika nutrizionala: medikuntza, nutrizioa eta farmazia batzeko gunea' izenburua hartuta.

José María Ordovás katedraduna da Nutrizio eta genetikaren arloan, aitzindaria eta puntako espezialista nutrigenetika eta nutrigenomikan. Tufts-eko unibertsitatearen Nutrizio eta Genetikaren laboratorioko zuzendaria da (USDA-Human Nutrición Research Center on Aging), Amerikako Estatu Batuetan Bostonen; eta Espainian, Ikasketa Aurreratuetako Madrileko institutuko (IMDEA) zuzendari zientifikoa eta Ikerkuntza Kardiobaskularrerako Gune Nazionaleko ikertzaile seniorra.

Ordovas doktorea nutrigenomikaren fundatzaileetako bat bezala hartzen da eta bere laborategiak lan handia egin du arlo honetan hamaika ikertzaileren prestaketan. Nutrigenomikak dieta eta elikatze ohiturak aztertzen ditu genomarekin erlazionaturik. Genomikak pertsona bakoitzaren dieta ideialaren diseinua lekarke, zein bere genomaren ezaugarrien argitara. Jose María Ordovásen azterketek baieztatu egiten dute elikadura, gene eta gaixotasunen sorreraren artean den harreman estua.