euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

Feminismoa eta unibertsitatearen arteko harremana, aztergai UPV/EHUn

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/10 Noiz arte: 2015/01/21, 10:00 - 13:48

Kokapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 10ean, 10:00etan UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 38. gelan (Sarriena z/g, Leioa) Begirada Feministak 2014: unibertsitate eta feminismoaren arteko harremanak jardunaldia hasiko da.  Begirada Feministak guneak, zeinak IV. edizioa betetzen duen, feminismoa eta arlo akademiaren arteko harremana ikertuko du.  Aurten, parte hartuko duten adituak hauek izango dira: Mari Luz Esteban eta Mila Amurrio, "Ikerketa Feministak eta generokoak" unibertsitate masterreko irakasleak; Marisa Pérez Colina, Fundación de los Comunes autoprestakuntza eta ekoizpen esparruko kidea; Edurne Jiménez eta Eva Alfama, SIMReF Bartzelonako ikerketa feminista mintegiko partaideak; eta Edurne Epelde eta Miren Aranguren Bilgune Feminista erakundeko eta Emagin proiektuko kideak. Jardunaldian feminismoaz, ikerketaz eta unibertsitateaz mintzatuko eta eztabaidatuko dute; gainera, hainbat egitasmo aurkeztu dituzte. Ekitaldia Las Kapritxosas klown taldeak itxiko du.

Euskaraz eta gazteleraz egingo da Begirada Feministaren  IV. edizioa.

Egitaraua:

  • 10.00. Ongi etorria
  • 10:15. Proiektuaren aurkezpena: feminismoa eta ikerketa uztartuz.
    • Mila Amurrio. Ikerketa Feministak eta Generokoak Masterra. UPV/EHU
    • Eva Alfama. Semiari Interdisciplinar de Metodología de Recerca Feminista (SIMReF) Bartzelona.
    • Marisa Perez Colina. Fundación de los Comunes. Madrid.
    • Edurne Epelde. Emagin-Bilgune Feminista.
  • 12:15. Eztabaida Irekia. Feminismoak eta unibertsitatea gaur egun, diagnostikoaren bila. Zer moduz gaude? (gonbidatuen berbaldiak entzun ondoren, talde txikietan eztabaidak gauzatuko dira)
  • 15:30. Mahai-ingurua: Nola irudikatzen dugu feminismoa eta akademiaren inguruko harremana?
    • Mari Luz Esteban. Ikerketa Feministak eta Generokoak Masterra. UPV/EHU
    • Edurne Jimenez. Semiari Interdisciplinar de Metodología de Recerca Feminista, SIMReF, Bartzelona.
    • Marisa Perez Colina. Fundación de los Comunes. Madrid.
    • Miren Aranguren. Bilgune Feminista-Emagin.
  • 17:00. Eztabaida irekia. Unibertsitatea eta feminismoak: sinergiak, tentsioak eta elkar harremanerako aukerak. (talde txikietan eztabaidatzeko)
  • 17:45. Ondorioak eta itxiera. Las Kapritxosas Klown taldea.