euskaraespañol

Geoloeguna 14 Araba, Bidaia geologikoa Arabako Mendialdean barrena: Aro sekundario eta tertziarioa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/10 Noiz arte: 2015/01/20, 09:00 - 14:08

Irudia

Deskribapena

Larunbat honetan, maiatzak 10, Geoloeguna ospatuko da, gizarteari geologia eta geologoaren lanbidea gerturatu eta azaltzeko jarduera izanik. Funtsean, geologoek gidatutako kanpoko txangoa da, erabat dohainekoa eta jende guztiari irekitakoa.

Geoloeguna urtero ospatzen da estatuko probintzia guztietan eta, oraingoan, ibilbide interesgarria proposatzen du Maeztuko diapiroko formazio geologikoak (Triasikoa) eta Izkiko natur parkearen inguruko Goi Kretazeoko, Itsas Tertziarioko eta Kuaternarioko zenbait egitura azaltzeko. Honez gain, sektoreko unitate hidrogeologiko nagusien ezaugarriak eta azaleko hidrogeologiarekin duten harremana azalduko dira, Berron ibaiaren arroa oinarri hartuta. Ibilbidean eman beharreko azalpenak Luis Eguiluz, Fernando Sarrionandia eta Josu Junguitu UPV/EHUko irakasleen eskutik egongo dira, bertatik bertara egingo zaizkien galderak erantzungo dituztela.

Informazioa eta izen-ematea

Izena eman 945014541 telefonoan edo (luis.eguiluz@ehu.es) helbide elektronikoan.

Izena emateko azken data: maiatzak 9. Plaza mugatuak (40).

Txangoak 9.00etan Elurreta ikasgelategiaren ondoko aparkalekuan izango du abiapuntua (Domingo Martínez de Aragón K.) eta ibilgailu partikularretan egingo da.

Txangoaren kartela eta informazio liburuxka Espainiako Elkarte Geologikoaren web gunean ikusi ahal dira.