euskaraespañol

Eguneko irudia

BioNatur-ek txinpantzeen eta gizakien kognizio konparatuari buruzko ikastaroa antolatu du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/09 Noiz arte: 2015/01/20, 09:30 - 14:02

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 9, 9:30etan, Psikologoen Elkarte Ofizialean (Rodríguez Arias, 5-2º, Bilbo), "Cognición Comparada: Chimpancés y Humanos" izenburudun ikastaroari hasiera emango zaio. UPV/EHUko Biologia ikasleen BioNatur elkarteak antolatu du, Psikologoen eta Biologoen Elkarte Ofizialen eta Zientzia eta Teknologia Fakultatearen eta UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren laguntzarekin. Ikastaro honetan parte hartzeko, UPV/EHUko ikasleek 20€, beste unibertsitateko ikasleek eta elkargokideek 40€ eta gainerakoek 60€ ordaindu behar dute matrikula bezala.

Txinpantzeen eta gizakien kognizio konparatuari buruzko arlo nagusiak azalduko dira ikastaro honetan. Bereziki, kognizio fisikoaren gaitasunean sakonduko da, eta baita kognizio sozialaren hainbat arlotan. Helburua, parte hartzaileei ikerketa hauetan erabiltzen den metodologia esperimentalaren oinarrizko ezagutzak eskaintzea da eta, era berean, baita espezieen arteko ikuspegi konparatibo bat ematea ere.

Ikastaroa, Miquel Llorente Espino Ramon Llull Unibertsitateko (Blanquerna) Psikologiako doktore eta Bartzelonako Unibertsitateko Psikologian lizentziadunak eskainiko du. Gaur egun, Mona Fundazioko Ikerkuntza eta Etologia Laborategia Unitatearen arduraduna eta IPHESeko (Institut Català de Paleoecologia Humana i Evolució Social) Kognizio Unitateko ikertzaile elkartua da. Fundació Universitat de Girona-ko "Primatología: Investigación y Práctica" izenburudun graduondokoaren zuzendaria da. Mona Fundazioaren helburua, abegi ematen dien primateen ongizatea lortzea da. Horretarako, profesionalekin eta boluntarioekin osatutako talde batek egunero egiten du lan, falta zitzaien egonkortasuna eta zainketa emanaz. Guztien helburu nagusia, aske eta gatibualdian dauden primateek dituzten arazoak ezagutzera ematea da, eta baita gure hurbileko ahaideak babesteak duen garrantziaz kontzientziatzea gizartea.

Izena ematea

Izena emateko: bionatur@ehu.es