euskaraespañol

Zientzia eta Teknologia Fakultateak Landareekin liluratzeko Eguna ospatuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/14 Noiz arte: 2015/01/20, 08:00 - 12:14

Kokapena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Datorren maiatzaren 18an, "Landareekin Liluratzeko Eguna" ospatuko da, Europako Zientziaren eta Landareen Erakundearen (European Plant Science Organization -EPSO-) babespean, eta bertan, landareen mundua izango dugu protagonista nagusi. Hainbat erakusketa eta ekintza burutuko dira munduko zenbait hiritan landareen mundu zoragarria publiko guztiari hurbiltzeko asmoz, eta baita azken urteotan mundu guztiko ikertzeileek egindako zientzia aurrerapenak guztioi ezagutarazteko.

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landareen Fisiologia Laborategiak, "Agros eta Zuzenbidea" UFI-ko eta SGIker-eko Fitotroi zerbitzuko langileekin batera, ekimen honekin bat egin nahi izan dute, jarduera sorta handi bat antolatuz. Maiatzaren 14an, Zientzia eta Teknologia Fakultateko 1. solairuko atondo nagusian bi erakusketa ezberdinekin gozatu daiteke. Hurbiltzen diren guztiok Denbora eta espazioan zeharreko hazi bidaiariak dakarzkien enigmak argitu, eta Munduko 12 landare liluragarrienak ezagutu ditzakete. Bertan, landareen sustantziarik pozoitsuena, hazi batek ibilitako distantziarik luzeena edo herbizida naturalik erabiliena zeintzuk diren jakin daiteke.  Gainera, Landare-Fisiologiako zientzilariek eta SGIker-eko langileek Landare-zeluletako erdigunera bidaiatu ahal izango dute hiru dimentsiotako ereduez baliatuz.

Era berean, hainbat ekintza burutuko dira hainbat hezkuntza zentrutan eta publiko guztiarentzat orohar. Landareen mundua era dinamiko eta dibertigarrian erakustaraziko zaie etxeko txikienei.