euskaraespañol

Zuzenbidea eta Giza Genomari buruzko XXI. Nazioarteko jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/14 Noiz arte: 2015/01/20, 09:15 - 11:13

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkena, maiatzak 14, 9:15ean, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), egingo diren Zuzenbidea eta Giza Genomari buruzko XXI. nazioarteko jardunaldietan giza genetika eta bioteknologiako etika eta lege ondorioei buruzko zenbait gai berriren inguruko hausnarketa eta eztabaida proposatzen da.

Ekitaldiaren inaugurazioan, Jon Darpón Sierra Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua izango dugu. Ondoan izango du Zuzenbide eta Giza Genoma Katedrako zuzendaria, Carlos Mª Romeo Casabona irakaslea.

Jardunaldien hasierako hitzaldia Emilio Muñoz Ruizek eskainiko du, Irrati-frekuentzia eta Osasuneko Aholkularitzako Batzorde Zientifikoko presidenteak. Jardunaldia hiru saiotan egongo da antolatuta. Bakoitzean adituen talde batek parte hartuko du, eta, ondoren, bertaratzen direnekin eztabaidarako txanda izango da:

  • Sekuentziazio genetikoko tekniken eboluzioaren eragin juridikoak.
  • Laguntza bidezko giza ugalketa.
  • Zigor Zuzenbidea eta Genetika.

Horiez gain, ahozko komunikazioak ere aurkeztuko dira, aldi bereko hainbat saiotan.

Izena ematea

Jardunaldian parte hartzea doakoa da. Toki kopuru mugatua denez, izena eman ahala esleituko dira tokiak, maiatzaren 14a baino lehen.

Web helbidea: http://bioderecho.wordpress.com/inscripciones

Informazio gehigarria