euskaraespañol

Nanoteknologiari buruzko zikloko azken hitzaldian, nanofabrikazioa protagonista

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/14 Noiz arte: 2015/01/20, 12:00 - 11:38

Kokapena

Gradu-aretoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Zikloa

Nanoteknologia: txikiaren erronka handia

Deskribapena

Asteazkenean, maiatzak 14, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko bederatzigarren eta azken hitzaldia burutuko da. Alfredo García Arribas irakasle eta ikertzaileak emango dio bukaera zikloari "Nanofabricación: síntesis y patronado de nanomateriales" izenburua daraman hitzaldiarekin. Sarrera librea izango da.

Alfredo García Arribas UPV/EHUko Elektrizitatea eta Elektronika Saileko irakasle titularra da eta Basque Research Excellence Center for Materials-eko ikertzailea. García Arribas fisikaria da eta UPV/EHUn eskuratu zuen doktoregoa metodo elektrokimikoen bidez sintetizatutako material berriei buruzko tesi batekin. Nanosentsoreen ezaugarrien karakterizazioan aditua da, eta bere ikerketa lanak, batez ere, nanosentsoreetarako material eta ezaugarri berrien garapenera bideratuta daude. Sari ugari eskuratu ditu nanosentsoereen garapenaren esparruan egindako ekarpenei esker.

"Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloak bigarren edizioa bete du aurten eta nanoteknologiaren gaurkotasunarekin zerikusia izan duten bederatzi dibulgazio hitzaldik osatu dute. Oinarri zientifiko bat duen edozein pertsonari zuzenduta izan da ziklo hau, nahiz eta ez izan oinarri oso espezializatua.