euskaraespañol

Arabako Campusak ikasteko ikasgelak irekiko ditu etsaminen bigarren aldian

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/23 Noiz arte: 2014/07/10, 00:00 - 00:00

Deskribapena

UPV/EHUren Arabako Campusak ikasteko aretoak irekiko ditu Vitoria/Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta aretook zabaltzeko datak bat etorriko dira etsaminen aldiarekin. Zehazkiago, bigarren tarte hau 2014ko maiatzaren 19tik uztailaren 10 arte izango da (biak barne).

Honako hauek izango dira gelak erabiltzeko ordutegiak:

  • Astelehenetik ostiralera, 21.00etatik 24.00ak arte.
  • Larunbat eta igandeetan, 9.00etatik 24.00etara.

Era berean, gogoratu beharra dago UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordetzak, hiritar guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoari irmo eutsita eta gainerako arabar erakundeek ikasleen zerbitzuan jarritako eskaintza sendoago izan dadin, ikasleen premiak hala eskaturik, ikasteko ikasgelak ere irekiko ditu Elurreta eraikinean ohiko ordutegiaren barruan, alegia,  astelehenetik ostiralera 8:00 eta 21:00 orduen bitartekoan.