euskaraespañol

Medikuntza eta Odontologia Fakultateak ikasturte amaiaren zeremonia egingo du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/16 Noiz arte: 2015/01/20, 11:30 - 09:52

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 16, 11:30ean, Euskalduna Jauregian (Abandoibarra, 4. Bilbo) UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateak 2013/14 ikasturte amaiera ospakizuna egingo du, eta ikasketak amaitu zituztenei diplomak banatuko zaie. Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua izango da promozioaren aitabitxia.

2013/14 ikasturtean, Medikuntzak 41. promozioa bete du, eta Odontologiak, 24.a. Aurten, 309 ikaslek bukatu dituzte ikasketak: 269 ikaslek, Medikuntzan; eta 40k Odontologian. Kurtso-amaiaren zeremonian bertan, Amaia Muñoz Lopeteguik eta Alfonso Luis Lopez-Areal-ek, 2012/13ko ikasleek, ere jasoko dituzte omenaldia berezia, zeren espedienterik onenak izango ziren Medikuntzan eta Odontologian, hurrenez hurren. Ospakizunean, Fakultatean 25 urte bete dituzten irakasleei eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileei gorazarre egingo diete, baita erretiroa hartu dutenei ere. Era berean, ikasturte horretan adiskide eta lankide hildakoak gogoratu dituzte.

Ikasleei bekak eta diplomak banandu ondoren, Ion Ibarguren, Jon Intsausti, Eider Agirrebeña eta  Mikel Uriarte ikasleek eskainiko dute ohore aurreskua. Amaitzeko, Patxi García Garmilla irakasleak Preludio de la Suit en La musika-lana jo izango du organoan, eta Gaudeamus Igitur interpretatuko da.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Jon Darpón, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
  • Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea
  • Agustín Martínez Ibargüen, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko dekanoa
  • Antonia Álvarez, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko idazkari akademikoa