euskaraespañol

2014ko Olinpiada Zientifikoetako diploma banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/16 Noiz arte: 2015/01/20, 18:00 - 09:30

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 16, 18:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), 2014ko Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako Olinpiadetako parte-hartzaileei aintzatespena egiteko ekitaldia ospatuko da.

Bertan, diplomak banatuko zaizkie irabazle zein parte-hartzaileei, eta baita ikastetxeetan haiek prestatzen jardun duten irakasleei ere. Euskadiko 50 ikastetxetako batxilergoko 220 ikasle inguruk hartu dute parte aurtengo olinpiada zientifikoetan. Aipagarria da irabazle horietako askok Estatu mailako olinpiadetan ere emaitza bikainak lortu dituztela.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Fernando Plazaola Muguruza, UPV/EHUko ikerketa errektoreordea
  • Javier Alonso Aldama, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako zuzendaria
  • Esther Domínguez, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
  • Ana Isabel Puente, Biologiako Olinpiadaren koordinatzailea
  • Miguel Ángel Gómez, Geologoen Elkargo Ofizialeko presidentea

Ospakizunean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Roberto Aguado Zarragaren hitzaldia entzun izango da: Ingeniería Química: El potencial químico de la ingeniería IQ= µing izenburupean. Halaber, Zientzia eta teknologia Fakultateko Biologiako ikasle batzuek osotzen duten Triskele musika taldeak girotuko du deialdia.

Saritutako ikasleak:

  • KIMIKAKO OLINPIADA:
    • Urrezko domina: Maite Odriozola Garmendia (halaber, Nazio Fasean ohorezko aipamena) IES Oianguren BHI-ko ikaslea (Ordizia). Irakaslea: María Aranzazu Otermin Sagastibelza.
    • Zilarrezko domina: Eneko Martín Martínez (Nazio Fasean urrezko domina) IES Kantauri BHI-ko ikaslea (Santurtzi). Irakaslea: María Ángeles Sainz García.
    • Brontzezko domina: Alberto Hijano Mendizabal (Nazio Fasean urrezko domina) IES Mutriku BHI-ko ikaslea. Irakaslea: Jesús Ángel Hijano López.
  • FISIKAKO OLINPIADA:
    • Urrezko domina: Alberto Hijano Mendizabal (Nazio mailako fasean zilarrezko domina) IES Mutriku BHI-ko ikaslea. Irakaslea: Elixabete Garetxana Solozabal.
    • Zilarrezko domina: Eneko Martín Martínez (Nazio mailako fasean brontzezko domina) IES Kantauri BHI-ko ikaslea (Santurtzi). Irakaslea: María Ángeles Sainz García.
    • Brontzezko domina: Blaithin Power P. Andrés de Urdaneta-ko ikaslea (Loiu). Irakaslea: Alize Marroquín Martínez.
  • MATEMATIKAKO OLINPIADA:
    • Urrezko domina: Javier de la Bodega Domingo-Aldama IES Artaza Romo-ko ikaslea (Leioa). Matematikako tailerrak prestatua.
    • Zilarrezko domina: Martín Ortiz Ramírez (Brontzezko domina nazio mailako fasean)  Escolapios ikastetxekoa (Bilbao). Matematikako tailerrak prestatua.
    • Brontzezko domina: Íñigo Martínez Gómez Santa María Eskolako ikaslea (Portugalete). Matematikako tailerrak prestatua.
  • BIOLOGIAKO OLINPIADA:
    • Urrezko domina: David Oliver Gutiérrez  Andrés de Urdaneta Eskolako ikaslea. Irakaslea: Alberto Bejarano.
    • Zilarrezko domina: Ibon Gantxegi Fernández Azkorri Ikastetxeko ikaslea. Irakaslea: Esther Cantera.
    • Brontzezko domina: Mariana Mosquera Fernández Madre de Dios Eskolako ikaslea. Irakaslea: Begoña Pérez Lezama.
  • GEOLOGIAKO OLINPIADA:
    • Urrezko domina: Nerea Díaz Ros Colegio Irlandesas eskolako ikaslea. Irakaslea: Emma Zamalloa Royo.
    • Zilarrezko domina: Eneko Iturbe Otermin Urola ikastola. Irakaslea: Amaia Lopetegi Zabaleta.
    • Brontzezko domina: Karitina Alberdi  Urola ikastolako ikaslea . Irakaslea: Amaia Lopetegi Zabaleta.

Halaber, aipatu behar da olinpiada desberdinetako koordinatzaileak ondorengoak izan direla: Biologia: Ana Puente, Beñat Zaldibar eta Sergio Seoane; Fisika: Raúl Pérez; Geologia: Arturo Apraiz; Matematika: Pedro Alegría; Kimika: Pascual Román.