euskaraespañol

"ARTESHOP: establezimendu bat, artelan bat" ekimenaren irudiaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/22 Noiz arte: 2015/01/19, 10:30 - 15:09

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 22, 10:30etan, Bilboko Udaletxeko prentsa-aretoan, "ARTESHOP: establezimendu bat, artelan bat" ekimenaren laugarren edizioko irudia aurkeztuko da. Bilboko Udala da antolatzailea, Bilbao Ekintzaren bitartez, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bilbao Arte Fundazioaren lankidetzarekin. Ekainaren 5etik 15era bitartean egingo da ARTESHOP 2014.

Ekimen berritzaile honi esker, artea eta merkataritza harmonizatzen dira, gizarte-interes berean eta eremu fisiko berean: Bilboko hirian. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko 75 ikaslek hartuko dute parte, gure hiriko 75 saltokitarako artelanak berariaz diseinatuz.

Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Marta Ajuria, Bilboko Udaleko Merkataritza eta Turismo Saileko zinegotzi ordezkaria.
  • Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa.
  • Juan Zapater, Bilbao Arte Fundazioko zuzendaria.