euskaraespañol

Ramón Martín Mateo hil da, Bilboko Unibertsitateko azken errektorea

Lehenengo argitaratze data: 2014/05/22

Ramón Martín Mateo

Gaur, maiatzak 22, Ramón Martín Mateo irakaslea hil da 86 urte zituela. Gaur egungo Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen enbrioia izandako Bilboko Unibertsitateko azken errektorea izan zen. 1976 eta 1979 urteen artean bete zuen bere agintaldia eta, hain zuzen ere, sasoi horretan eskatu zuen unibertsitateak bere izenaren aldaketa, geroago, 1980ko otsailean, gauzatuko zena.

Errektorea izan aurretik, Ramón Mateo Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Administrazio Zuzenbideko katedraduna eta Bilboko Unibertsitateko lehen Gobernu Batzordeko kidea izan zen. Bilboko Unibertsitatean bere etapa bukatu ondoren, Alacanteko Unibertsitatera joan zen, non errektorea izan zen 1986tik 1994ra bitartean. Ingurumen Zuzenbidean aditua -berak sartu zuen diziplina hau Espainian-, Estatu Kontseiluko eta Uraren Kontseilu Estataleko bokala izan zen, berrogei liburu argitaratu ditu eta 30 tesi baino gehiago zuzendu ditu. 2007ko ekainaren 13an, UPV/EHUk bere lana aintzatetsi zuen honoris causa doktore izendatuz, Gipuzkoako Campusean ospatutako ekitaldi batean.

Goian bego.