euskaraespañol

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko 2012/13 promozioaren graduazio ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/30 Noiz arte: 2015/01/19, 18:00 - 13:00

Kokapena

Areto nagusia - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiral honetan, maiatzak 30, 18.00etan, UPV/EHUren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko Areto Nagusian ekitaldia egingo da 2012-2013 ikasturtean ikasketa amaitu duten ikasleentzako diplomak banatzeko. Ekitaldian, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango da buru eta Cristina Uriarte Euskal Gobernuaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua ere egongo da bertan.

Orain arte, 69 izan dira bertaratu direla ziurtatu duten ikasleak, horietatik % 75 gizonezkoak eta % 25 emakumezkoak izanik. Era berean, ekitaldian barrena, bi sari ezohiko ere emango dira.