euskaraespañol

Jaime Rosales izango da 'Hermosa juventud' filmaren emanaldian eta mahai-inguruan

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/29 Noiz arte: 2015/01/19, 12:00 - 13:38

Deskribapena

Bihar, osteguna, maiatzak 29, 12:00etan, BilbaoArteko aretoan (Urazurrutia,32 Bilbo) zinemagile katalana den  Jaime Rosales Fontcubertaren Hermosa juventud (2014) izango da ikusgai, Kulturbasquek eta BilbaoArtek antolatuta. Filma ikusi ondoren, zuzendariak proiekzioa ikustera joango direnekin mahai-ingurua eskainiko du. Aurreko larunbatean, maiatzaren 24an, pelikula Cannes-eko jaialdian erakutsi zen, "Un certain regard" sailean eta ostiralean, maiatzaren 30ean, Espainiako zine-aretoetan lehenengo aldiz ikusi ahal izango da.

Hermosa juventud film honek kontatzen du, nola saiatzen diren maiteminduta dauden 20 urteko bi gazte, Natalia eta Carlos, asmo eta diru gutxirekin, oraingo Espainian bizirauten. Protagonistek nahi duten bezala aurrera jarraitzeko ezgai ikusten dute beren burua, eta itxaropen gutxirekin, dirua ateratzearren amateur erara pornoa grabatzea bururatzen zaie. Baina, alabaren jaiotzak beren bizitza aldatuko du.

Lan hau, egile katalanaren bosgarrena da, porno espainoleko aktore garrantzitsuenetariko bat den Torberen laguntzarekin egina. Honek, zinemagile katalanari La soledad(2007) pelikulan protagonisten arteko eszena sexualak grabatzen lagundu zion. Gainera, aktoreen zerrendan Ingrid García Jonsson, Juanma Calderón, Inma Nieto eta Fernando Barona ere aipatzekoak dira.

Pelikula hau, Rosalesek Cannes-era eraman duen laugarrena izan da, eta aurtengo lehiaketa ospetsuko ordezkari espainol bakarra.