euskaraespañol

Etengailu endokrinoak zer diren eta non dauden aztertuko da hitzaldi batean

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/05 Noiz arte: 2015/01/19, 18:30 - 14:49

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

PIE Zabalduz

Deskribapena

Bihar Osteguna, ekainak 5, 18:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Plentziako Itsas Estazioak (PIE) eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak elkarrekin antolatutako 'Ozeanoa eta osasuna: zer da hau?' hitzaldien programako bosgarren saioa ospatuko da. Bi hitzaldi eskainiko dira, eta Maren Ortiz-Zarragoitia, PIE-UPV/EHUren ikertzailea, izango da saioaren aurkezlea.

Lehenengo hitzaldia Iratxe Rojo doktoregaiaren eskutik izango da, zeinak bere tesia aurkeztuko duen Arrainen sexua. Zelan asmatu? izenpean. Euskaraz izango da.

Gero, José María Navasek hitz egingo du, Nekazal eta Elikadura Ikerkuntza eta Teknologiako Nazioko Erakundeko Ikertzailea (INIA). 'Etengailu endokrinoak; zer dira eta non daude?' izeneko hitzaldia emango du. Bertan, etengailu endokrinoei buruz hitz egingo du, animalia ornogabeengan zein arrain, anfibio, hegazti, ugaztun eta gizakiongan antzutasuna, ugalkortasun arazoak, deformazioak eta animalia gazteen heriotza eragin dezaketen substantzia kimikoak, alegia.

Zikloko hurrengo saioa:

  • Ekainak 26, osteguna. Plentziako Itsas Estazioa, PIE-UPV/EHU (Plentzia).
    • Aurkezlea: Ibon Cancio (PIE-UPV/EHU).
    • 18:30-19:00 'EHUko Kultura Zientifikoko Katedra' Juan Ignacio Pérez (CCC/KZK, UPV/EHU).
    • 19:00-20:00 'Sendagai berrien itsas biobilaketa; zer da hau?', Simon Munt (Pharmamar, Madrid).