euskaraespañol

eNTERFACE14 workshopak gizaki eta makinen interakzioari buruzko sei erronka ebatziko ditu

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/09 Noiz arte: 2014/07/04, 09:30 - 17:00

Deskribapena

Astelehenean, ekainak 9, 09:30ean, UPV/EHUko Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Baltzar Aretoan (Rafael Moreno "Pitxitxi" etorbidea, 3. Bilbo) eNTERFACE14 nazioarteko tailerraren 10.edizioa hasiko da. Bertan, gizakien eta makinen arteko interakzioan lan egiten duten 60 ikertzaile bilduko dira sei erronkatan elkarlanean aritzeko. Uztailaren 4an bukatuko diren lau lan-astean teknologia eta aho-komunikazioaren zientziarekin erlazionatuta dauden proiektuak garatuko dituzte. UPV/EHUko Aholab ikertaldeak eta Komunikazioen Ingeniaritza Sailak antolatu dute eNTERFACE14 tailerra, International Speech Communication Association (Ahozko Komunikazioa Nazioarteko Elkartea) ISCArekin batera.

eNTERFACE14ren inaugurazioa parte hartuko dute:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Izaskun Garrido, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Ikerketarako eta Nazioarteko Harremanetarako zuzendariordea
  • Daniel Erro, eNTERFACE14 koordinatzailea

eNTERFACE nazioarteko tailerra 2005an hasi zen ospatzen. Monseko Politeknikoa Fakultateak (Belgika) lehenengo edizioa antolatu zuenetik segidako edizioak izan ziren, hurrenez hurren, Zagreben (Kroazia), Estambulen (Turkia), Orsayn (Frantzia), Genovan (Italia), Amsterdamen (Holanda) Pilsen-en (Txekiar Errepublika), Metzen (Frantzia) eta Lisboan (Portugal). Bilbon egingo den aurtengo edizioan, ikertzaile lider hauek parte hartuko dute: Nick Campbell, Dublineko Trinity Collegekoa, Anton Nijholt, Herbehereetako Twenteko Unibertsitaekoa, Juan Manuel Montero eta Rubén San-Segundo, Madrileko Unibertsitate Politeknikokoak eta  Mark Gales, Cambridgeko Unibertsitatekoa.