Paula Pascual de Sande, Bizkaiko Orientazio Azokaren zozketaren i-Pad minia irabazlea
Lehenengo argitaratze data: 2014/06/20
Paula Pascual de Sandek, Portugaleteko Zuzunegui Institutuko ikasleak, irabazi du UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Eginkizunaren errektoreordeak Bizkaian zozkatu zuen iPad minia. Zozketa Unibertsitatek hiru campusetan antolaturiko Orientazio azoken eremuan sartuta dago. Ikasle Paula Pascual de Sandek Farmazia ikasketak egiteko asmoa du hurrengo urtean. Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko errektoreordeak eta Maite Zelaia Ikasleen,Enpleguaren eta Gizarte Eginkizunaren errektoreordeak irabazitako sariaren aita José Antonio Pascuali eman diote iPad minia.