euskaraespañol

Kongresua Kongresua

Mikologia XII. Kongresuak onddoek eragiteko infekzioz aurrerapen medikuak zabalduko ditu

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/18 Noiz arte: 2015/01/16, 09:00 - 09:45

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, ekainak 18, 09:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) hasiko da UPV/EHUk antolatu duen Mikologia XII. Nazio Kongresua. Ostiralera arte, hilak 20, Espainiako Mikologia Elkarteak Medikuntzako, Erizaintzako, Farmaziako eta Kimikako 250 aditu bilduko ditu, besteak beste. Kongresuak zabalduko ditu organismoan onddoek eragindako mikosien kausetan, diagnostikoetan eta tratamenduetan eman diren azken aurrerapenak.

Infekzio mota horrek arazoak sortu ahal ditu transplanteak edo tratamendu onkologikoak izaten dituzten pertsonetan, izan ere, % 80 heriotza-tasa izan dezaketeke. Beste onddo-infekzio arinago batzuk ere badaude, adibidez, Candina onddoak sortutakoa. Topaketan beste gai batzuei buruz hitz egingo dute: infekzio fungiziden diagnostiko eta tratamenduak egiteko mikrobio-txipen garapenaz, Hego Amerikan mikosiaren bilakaeraz, farmazia- eta elikatze- merkatuetara zuzendutako onddoen ekoizpenaz, edota perretxikoek hazten duten lur-ekosistemaz.

Reuseko Rovira i Virgili Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Mikrobiologiako Unitateko irakasle Francisco Xavier Pastorrek eskainiko du asteazkenean, hilak 18, 15:30ean, "El árbol y el bosque: el laboratorio de Micología médica y realidad clínica" inaugurazio-hitzaldia. Hiru egunetan zehar, honako espezialista hauek hartuko dute parte, besteak beste:

  • José Luis López-Ribot, San Antonioko Texaseko Unibertsitateko Biologia Sailekoa
  • Miguel Salavert, La Fe Unibertsitate Ospitale Politeknikoaren Gaixotasun Infekziosoen Unitateko medikua. Valentzia
  • Miguel Montejo, Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Unitateko burua
  • Unai Ugalde, UPV/EHUren Kimika Fakultateko Kimika Aplikatua sailekoa
  • Juan Carlos García Ruiz, Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Hematologia eta Hemoterapia zerbitzuburua
  • Enrique Calderón, Sevillako Virgen del Rocío Unibertsitate ospitalearen Sevillako Biomedikuntza Institutuko Epidemiologia eta Osasun Publikoaren CIBERekoa
  • José Mensa, Bartzelonako Ospitale Klinikoko Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzukoa

Informazio gehigarria