null

Maitane Corres Fernández irabazle Arabako orientazio azokako iPad baten zozketan

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/19

Maitane Corres Fernández, Vitoria/Gasteizko Mendebaldea BHIko ikaslea, irabazle suertatu da Araban Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordetzak, hiru unibertsitate campusetan garatutako unibertsitate orientaziorako azoken baitan zozketatzen zuen iPad miniaren zozketan. Maitanek interesa azaldu du heldu den akademi ikasturtean ingeniaritza elektroniko eta automatikako ikasketak egiteko.

Iñaki Goirizelaia errektoreak, Javier Garaizar eta Maite Zelaia, hurrenez hurren, Arabako Campuseko errektoreorde eta Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizuneko errektoreordea lagun dituela, eman du saria, Mari Carmen Aguirre UPV/EHUko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuko teknikaria alboan zuela.