euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

Leako ekosistemaren eta giza ongizatearen arteko harremanaren analisia aurkeztuko da

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/25 Noiz arte: 2014/12/03, 10:00 - 08:18

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, ekainak 25, 10:00etan, Bengola Natur Energia interpretazio zentroan (Gerrikaitz auzoa, Munitibar) Lean burutzen den "Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian-Euskadin" ikerketa aurkeztuko da. Azterketa Nazio Batuen Erakundearen programa zientifiko Milurteko Ekosistemen Ebaluazioan sartuta dago. Jardunaldia hauek irekiko dute: Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen ahaldun Iosu Madariagak, UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Unesko Katedraren koordinatzaile Miren Onaindiak eta Lea-Ibarra Mankomunitateko presidente Mikel Ansoteguik.

"Lea: Natura, Gizartea eta Ongizatea" jardunaldian, biztanleriaren ongizatearen eta Leako ekosistemaren osasunaren arteko harremana aztertuko da, bai eta ekosistemen esanguraren aplikagarritasuna Bizkaiko lurraldearen kudeaketarakoa ere. Ikertzaile argentinar eta nekazal ekosisteman aditu Ernesto Viglizzok hitz egingo du honi buruz: "Servicios de los ecosistemas en el contexto global e importancia de los servicios de los ecosistemas agrarios". Viglizziok Nazio Batuen Erakundeak bultzaturiko mundu mailako Milurteko Ekosistemen Ebaluazioan Adituen Batzordea osatu zuen.