euskaraespañol

Konferentzia Konferentzia

Sendagai berrien itsas bioprospekzioa zer den aztergai

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/26 Noiz arte: 2014/12/02, 19:30 - 13:46

Kokapena

Plentziako Itsas Estazioa (PIE)
Areatza Pasealekua. -48620- Plentzia (Bizkaia)

Zikloa

PIE Zabalduz

Deskribapena

Bihar Osteguna, ekainak 26, 19:30etan, UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioan (Areatza 47, Plentzia), Plentziako Itsas Estazioak (PIE) eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak elkarrekin antolatutako Ozeanoa eta osasuna: zer da hau? hitzaldien programako seigarren saioa eta azkena ospatuko da. Bi hitzaldi eskainiko dira, eta Juan Ignacio Pérez Iglesias, Katedrako zuzendaria  izango da saioaren aurkezlea.

Lehenengo hitzaldia Esther Blanco Rayón doktoregaiaren eskutik izango da, zeinak bere tesia aurkeztuko duen Ingurumen estatus onaren biomarkatzaileak itsas estrategia esparru-zuzentarau europarrean. Zer da hau? izenpean.

Gero, Simon Muntek hitz egingo du, Pharmamar enpresaren ikertzailea, tratamendu berritzaileak itsasoan bilatzen dituen enpresa biofarmazeutikoa. Bioprospección marina de nuevos fármacos; ¿qué es esto? hitzaldia emango du. Bertan, itsasoko konposatu kimiko berriak medikuntzan erabiltzeko aztertzeak irekitzen dituen aukerei buruz hitz egingo du.