euskaraespañol

Euskobarometroak 2014ko udaberriko boladako datuak aurkeztuko ditu

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/27 Noiz arte: 2014/12/02, 10:30 - 13:14

Kokapena

Bizkaiko Esperientzia Gelak
Banco de España 2. -48005- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 27, 10:30ean, UPV/EHUko Esperientzia Gelen eraikinean (Banco de España 2, Bilboko Alde Zaharra), UPV/EHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailari dagokion Euskobarometro ikerketa taldeko arduradunek Euskobarometro iritzi ikerketaren udaberriko boladako datuak eskainiko dituzte.

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Carmelo Garitaonaindia, Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Francisco Jose Llera, UPV/EHUko katedraduna eta Euskobarometroko zuzendaria
  • José Manuel Mata, UPV/EHUko irakaslea eta Euskobarometro taldeko kidea
  • Alfredo Retortillo, UPV/EHU irakaslea eta Euskobarometro taldeko kidea

Prentsaurrekoan informazio grafiko eta dokumental guztia eskainiko da.