euskaraespañol

Jardunaldia Jardunaldia

Goldbach-en aieru hirukoitza 271 urte ondoren frogatu zuen Harald Helfgott matematikaria Bizkaia Aretoan izango da

Noiz eta non

Noiztik: 2014/06/30 Noiz arte: 2014/07/04, 09:30 - 09:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, ekainak 30, 09:30etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra,3. Bilbo) First Joint International Meeting-a egingo da. Bilera hori Espainiako hiru matematika elkartek (Real Sociedad Matemática Español, Sociedad Catalana de Matemáticas eta Sociedad Española de Matemática Aplicada) eta Italiako bik (Sociedad Italiana de Matemática Aplicada e Industrial eta Unión Matemática Italiana) antolatu dute. Kongresua astean zehar burutuko da, uztailak 4 arte, eta matematikaren adar guztiak jorratuko ditu.

Hizlarien artean nazioarteko hainbat matematikari egongo dira, horien artean, Goldbach-en aieru hirukoitza 271 urte ondoren frogatu zuen Harald Helfgott Peruko matematikaria Bizkaia Aretoan izango da. Aieru hori 1742an sortu zen, eta 5a baino handiagoak diren zenbaki arrunt guztiak hiru zenbaki lehenen batuketa dela dio. Helfgott-ek (CNRS, École Normale Supérieure-ko ikerlaria) 2012an eta 2013an argitaratu zituen bi ikerketetan frogatu zuen aierua. Peruko matematikariaren Bilboko hitzaldiak The ternary Golbach conjecture izenburua izango du, hain zuzen.

Jardunaldi horrek 20 herrialdetako 450 ikerlari eta irakasle bilduko ditu: besteak beste, Alfio Quarteroni, zeina berriki European Mathematical Society-k (EMS) Distinguished Speaker izendatu duen; Miguel Ángel Herrero, zeina 2014 EMS Lecturer izendatu duen erakunde berak; Antonio Campillo, Real Sociedad Matématica Española-ko presidentea; eta Luis Vega UPV/EHUKo irakaslea, zeinak 2012an Euskadi Ikerketa saria irabazi zuen eta, gaur egun, Basque Center for Applied Mathematics-eko zuzendaria den.