euskaraespañol

Moda Diseinuko Unibertsitate Espezialistaren Tituluko ikasleen desfile bat hartuko du Bizkaia Aretoak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/07/01 Noiz arte: 2014/12/02, 19:15 - 12:25

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteartean, uztailak 1, 19:15etan, Bizkaia Aretoko Chillida eta Axular erakusketa aretoetan eta terrazan (Abandoibarra, 3. Bilbao) moda desfile bat egingo da, bertan UPV/EHUko Margolaritza saileko Moda Diseinuko Unibertsitate Espezialistaren Tituluko ikasleek ikasturte amaierako proiektuak aurkeztuko dituzte. Sarrera doakoa da. 

Ane Aramberri, María Blanco, Usune Bravo, Igone Cabrerizo, María Isabel Gutiérrez, Guillermo Gutiérrez, Leire Macia, Janire Olano, Itziar Oyarzabal, Nuria Palomino eta María Ulloa ikasleek egindako bildumak erakutsiko dira, eta horiek guztiak ikasturtean zehar sortu dituzte. Bildumak egiteko erabili dituzten gaiak oso anitzak izan dira: maskulinoaren eta femeninoaren aldi bereko izatea, zurrunaren eta malguaren arteko oreka, Antzinako Grezia, 40ko eta 50eko hamarkadetako moda, material eta bolumen ez arrunten erabilera edo detaile gabeko jantzi sinpleak, besteak beste.

Halaber, uztailaren 2tik 11ra arte, ikasturtean zehar ikasleek egin dituzten proiektu guztiak ikusgai egongo dira Bizkaia Aretoan.