province: (Bizkaia)

Bizkaia Aretoan proiektatuko den "Glastonbury" filmaren harira Bilbao BBK Live-erako bono bat zozketatuko da

Noiz eta non

2014/07/09, 19:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteazkenean, uztailak 9, 19:30etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) Julien Temple-ek zuzendutako Glastonbury (2006) filma proiektatuko da. Dokumental hori ikustera hurbiltzen diren lagunek, gainera, Bilbao BBK Live jaialdirako bono baten zozketan parte hartuko dute. Bilbon ospatuko den musika jaialdi horrek duela asteak eskegi zuen sold out kartela. Dokumentala ikusi nahi duen orok banako gonbidapena lortu beharko du.

Glastonbury pelikulak honakoa kontatzen du: 1970ean Michael Eavis izeneko nekazari batek, 150 akreko bere landak ireki zizkien1.500 pertsonari, bertan antolatuko ziren kontzertuetan parte hartzeko. Glastonbury-ko festibala sortu zen. Hurrengo urtean hippy talde batek deialdia handitzeko beste diru lortu eta 12.500 lagun hurbildu ziren bertara. Han izan ziren, besteak beste, Joan Baez eta David Bowie. Ordutik eta gaur egun arte, urtean zehar esnekiak ekoizten diren Worthy Farm granjaren lur horietan, hain zuzen, Erresuma Batuko kontzerturik jendetsuenak ospatzen dituen jaialdi horretan milaka eta milaka lagun batzen dira.

Pelikula hori makrokontzertuen fenomenoaren testuingurua ulertzeko aukeratu da, egun batzuk barru Bilbao BBK Live bezalako jaialdi batek 120.000 lagun hartuko baititu hiru egunetan zehar.

Proiekzio hori UPV/EHU Kulturbasque, Last Tour International (Bilbao BBK Live jaialdiaren sustatzailea eta  antolatzailea) eta Arrebato Zinema kolektiboaren lankidetzari esker egin ahal izango da.