euskaraespañol

Kongresua Kongresua

Zer diote gizarte zientziek krisiari buruz?

Noiz eta non

Noiztik: 2014/07/14 Noiz arte: 2014/12/02, 10:00 - 10:12

Kokapena

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, uztailak 14, 10:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Lehendakari Agirre Etorbidea 83, Bilbo) Zer diote gizarte-zientziek krisiari buruz? Nazioarteko Kongresua hasiko da eta asteartera arte iraungo du. Abiapuntutzat hartzen da, ongizatezko gizarteetan, bizitzaren oinarria direla lortutako arrakasta materialak eta sozialak, eta herritarrak iraganean baino hobeto bizi direla egiaztatzea. Hala ere, krisiak itxaropen horiek deuseztatzen ditu, eta aditzera ematen du mailaz igotzeko itxaropen horiek gero eta mugatuago eta murriztuago daudela, eta itxaropenak gauzatzea ahalbidetuko diguten aukerak urriak direla.

Soziologia esparruko ikertzaileek  krisiaren, krisiak sorrarazten dituen dilemen, galderen eta erantzunen gainean gogoeta egingo dute kongresuan. Izan ere, kongresuko hitzaldiak lau gai nagusietan banatuko dira: Krisiari buruzko diagnostikoak, ondorioak, alternatibak eta pronostikoak.