euskaraespañol

Saltillok udako itsasaldiak hasiko ditu Asturias eta Galiziako kostaldeetan zehar

Noiz eta non

Noiztik: 2014/07/21 Noiz arte: 2014/08/08, 08:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, uztailak 21, 8:00etan, Santurtziko portutik, Saltillo UPV/EHUko eskola-ontzia irtengo da eta udako itsas-bidaiak hasiko ditu. Aurten, hiru ibilbide egingo ditu: Galizia-Asturias-Getaria, euskal kosta eta Santander-La Rochelle. Antzinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle joango dira eta nabigazio praktikak egingo dituzte.

Bere lehenengo ibilbidean, Galizian egon ondoren Avilesen lehorreratuko dira. Bertan, itsas-jaialdiko bigarren edizioan parte hartuko dute, uztailaren 31tik abuztuaren 2ra, eta egun horietan belaontzia bisitatu ahalko da. Avilesetik Getariara joango dira eta lehenengo zirkumnabigazioa gidatu ondoren, herri honetan antzeztuko dute, Juan Sebastián Elkanoren helduera Sanlúcar de Barramedara 1522an. Lau urtero ospatzen den emanaldi honetan, Elkano, Saltillo ontzian, Getariako portura ailegatuko da.

Hauxe izango da hiru itsasaldien egutegi  osoa:

Galizia - Asturias - Getaria

  • Uztailak 21 - 24 Santurtzi -Ría de Vigo
  • Uztailak 25 Ría de Vigo - Ría de Pontevedra
  • Uztailak 26-28 Ría de Pontevedra - Rías altas
  • Uztailak 29 Rías altas - Cudillero
  • Uztailak 30  Cudillero - Avilés
  • Uztailak 31 -abuztuak 2 Avilés (ate irekiak)
  • Abuztuak 3-6 Avilés- Getaria
  • Abuztuak 7  Getaria
  • Abuztuak 8 Getaria - Santurtzi

Euskal kosta

Abuztua

  • 23   Santurtzi - Lekeitio
  • 24  Lekeitio (ate irekiak)
  • 25  Lekeitio - Donostia
  • 26 Donostia (ate irekiak)
  • 27  Donostia - San Juan de Luz
  • 28  San Juan de Luz (ate irekiak)
  • 29  San Juan de Luz - Hondarribia
  • 30- 31 Hondarribia

Iraila

  • 1  Hondarribia - Getaria
  • Getaria (ate irekiak)
  • 3 Getaria - Bermeo
  • Bermeo (ate irekiak)
  • 5 Bermeo - Santurtzi

Santander - La Rochelle

Iraila

  • 11  Santurtzi  - Santander
  • 16-18 Santander - La Rochelle
  • 19-20 La Rochelle
  • 21-23 La Rochelle - Santurtzi

Saltilloren historia

Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.