euskaraespañol

'Giza Anatomiako Atlasa' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2014/07/23 Noiz arte: 2014/12/02, 10:30 - 09:05

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, uztailak 23, 10:30ean, Bizkaia Aretoko Elhuyar gelan (Abandoibarra 3, Bilbo), Giza Anatomiako Atlasaren aurkezpena egingo da. UPV/EHUk euskaratu eta argitaratu du liburu zabal hau. Jatorrizkoa Marbán argitaletxeak kaleratutako Máster Atlas de Anatomía liburua da, dagoeneko Osasun zientzien ikaskuntzan erreferentzia-liburua bihurtu dena. Atlasak biltzen du giza anatomiaren euskarazko terminologia osoa lehendabizi, irudi zehatzekin batera.

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Xabier Etxaniz, UPV/EHUko Euskara arloko errektoreordea
  • Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
  • Jesus Mari Makazaga, UPV/EHUko Euskara Zerbitzuko zuzendaria
  • Ángel Bidaurrazaga, UPV/EHUko irakaslea eta lanaren gainbegirale teknikoa