| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
-
Ongi etorri, Ikasle gureak
Arabako Campusaren baratzea
Jesúsen jantokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko kolaborazio-proiektua
Lehenengo argitaratze data: 2014/07/28
EHUko Arabako campuseko irakasle talde batek baratze bat izatearen onura ikusten dugu. Baratze hau, ikasleek irakaskuntza erakargarriago eta eraginkorrago jasotzeko baliabide interesgarri bat izango litzateke, baita zeharkako gaitasunak lantzeko eta ingurumen- eta jendarte-jarrera arduratsuak garatzeko ere.
Campusetik gertu dagoen Ama salesen komentuaren 'Jesúsen jantokia' deritzon jantoki sozialak 600 m2-ko lur-eremu bat utzi zuen Unibertsitatearen esku, bertan kurtsoan egiteko, jantokira doazen lagunek Unibertsitateko ikasleekin batera kurtsoetan parte hartzeko aukera izatearen truke.
Monitoreei ordaintzeak edota haziak eta aldaxkak erosteak sortutako gastuei aurre egiteko, UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordearen Unibertsitateko Gizarte Erantzukizunerako Zuzendaritzak diru-laguntza bat eman zuen.
2014ko apirilaren eta maiatzaren artean lehenengo bi kurtsoak eman dira, non graduko 12 ikaslek, jantoki sozialeko 4 lagunek, Esperientziako geletako 2 ikaslek eta irakasle batek hartu zuten parte.
Esperientzia hau oso positiboa izan da. Izan ere, parte-hartzaileek erdi hutsik zegoen lur-eremu bat barazkiak ematen ari den baratze bihurtu dute, eta aberastu dira pertsona gisa parte-hartzearen, sormenaren eta bizikidetzaren bidez.
GERTURA ZAITEZ GU IKUSTERA!