euskaraespañol

Saltillok Juan Sebastian de Elkanoren lehorreratzearen antzezlanean parte hartuko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/08/07 Noiz arte: 2014/12/02, 17:00 - 08:27

Deskribapena

Ostegunean, abuztuak 7, 17:00etan, Getariako portuan (Gipuzkoa), UPV/EHUko eskola-ontziak, Saltillok, antzezlan batean parte hartuko du: 1522an, Juan Sebastian de Elkano nabigatzaile getariarra eta beste 17 tripulatzaile  Sanlucar de Barramedara (Cádiz) nola  ailegatu ziren gogoraziko da. Emanaldi honetan, halaber, irudikatuko dute lehenengo zirkumnabigazioa zuzendu ondoren, marinel euskaldunaren lehorreratzea bere Nao Victoria itsasontzian. Saltillo, lehenengo aldiz, Elkanoren itsasontzia "izango da".

Lau urterik behin ospatzen den antzezlan honetan, Getariako biztanle batzuek, arropa zatarrez jantzita, Elkano eta 17 tripulatzaileak irudikatuko dituzte. Aurretik, Saltillon nabigatuko dute. Itsasontzia, XVI. mendeko ontzia den Nao Victoriaren antza izateko apainduko dute. Biztanleek mende horretako janzkerarekin portuan lehorreratu, eta bakoitzak eskuan kandela bat izango du, Elkanok Sevillako Angustias Birjinari egindako ofrenda antzezteko.