euskaraespañol

Elikagaien Segurtasunari buruzko albiste kopuru bikoitza argitaratu zen 2013an aurreko urtearekin alderatuta

Euskadiko prentsan 1.803 informazio idatzi ziren lehengo urtean zehar

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/02

Irudia

Elikagaien segurtasunari buruzko 1.803 albiste argitaratu ziren 2013an, aztertutako Euskadiko bederatzi egunkarietan, hau da, batez beste hileroko 150,2 berri eta eguneko 5. Datu hau, 2012ko informazio kopuruarekin alderatuta  bikoitza suposatu du, azken honetan 820 berri argitaratu baitziren,Txostena: 2013 Elikagaien Segurtasuna Euskadiko Prentsan agertzen denaren arabera. Azterlana burutu zuten, UPV/EHUko Komunikabideen Eduki eta Diseinuko Ikerketa Taldea, Mediaikerrek eta Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa, Elikak.

Elikagaien segurtasuna Euskadiko prentsan azterlanean azaltzen den bezala, egunkarietan agertutako albiste kopurua ez da oso handia, baina bai adierazgarria eta handitzeko aukera errealekin. Espezializazio arloarekin gauza bera gertatzen da. "Gaian adituak direnen portzentajea %6,7ra igo da baina oraindik eskasa da, 388 kazetari 959 albiste editatu baitzituzten. Bakoitzak 2,5 testu urteko idatzi zituen, 1,86 2012an, eta 34 erredaktorek sei berri edo gehiago sortu zituzten", azaldu du 2013ko txostenaren autoreetako bat eta UPV/EHUko katedraduna den José Ignacio Armentia Vizuetek.

Hedabideek, 2013an gehien nabarmendutako gaiei dagokienez, bi aldi aipa daitezke: Urtarrilatik apirilera, zaldi-haragiaren krisiak ekarri zuen arreta berezia jartzea Elikagaien Segurtasunarekin, arriskuekin eta janari-industriarekin lotutako gaietan. Hala ere, maiatzetik aurrera, nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako sektoreari lotutako edukiak nagusitu zirela antzeman zen. Osasunari, nutrizioari eta alergiei buruzko albisteei emandako arreta, berriz, iraunkor mantendu zen eta 2012an egunkari guztietan atentzio handiena lortu zuen gaia izan zen.

Bestetik, bai 2012an bai 2013an, Euskadiko prentsan, "Elikagaien Segurtasuna" eta "Janari-Arriskuak" albisteak modu berezian baloratu dira. Lehengo urteko txostenean azalduta agertzen da, idatzien %10,8an, hau da, 195 albisteetan, arrisku hitza agertzen dela. Gainera, albisteen %47,2 a "Osasun, Nutrizio eta Alergien" gaiari buruzkoak dira, %18,95a "Elikagaien Segurtasuna"koak eta %15,4 "Elikagaien Arrisku"ei buruzkoak.

"Hala ere, 2013ko txostena 2012koarekin konparatzean, ñabardura batzuk egin behar dira", esan du Armentia irakasleak. Bere baieztapenaren arrazoia da, elikagaien Segurtasunari buruzko albisteak eta lortutako emaitzak argitaratzeko, lehengo urtean zehar, bi erreminta digital erabili zirela. Urtarrila eta apirila bitartean hornitzailea Acceso 360 plataforma izan zen, 2012ko txostenerako erabili zena. Hala ere,  2013ko apirilaren bukaeratik aurrera,  Kantarmedia izan zen, iPressReview plataformaren bidez, erabilitako tresna.

2013 Elikagaien Segurtasuna Euskadiko Prentsan proiektua egin zen, Euskadiko hedabideetan Elikagaien Segurtasunarekin loturiko albiste-motak zein diren eta nola ematen den horien berri aztertzeko. Atentzioa bakarrik elikagaien kaltegabetasunean eta higienean (Food Safety) jarri zen, 2012an kontuan hartutako janarien eskuragarritasun gaia (Food Security) alde batera utziz. Lana aurrera eramateko, Elikak eta Mediaikerrek  2007. urtean argitaratutako SAM, Kataluniako txostena erreferentzi hartu zuten. Hau Elikagaien Segurtasuneko Agentzia Katalanak, Generalitatek eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Komunikazio Zientifikoko Behatokiak bultzatu zuten.

Azterlanean parte hartu zuten:  Elikako Arriskuen Ebaluazioa, Ikerketa eta Sare Europarren arduraduna den Mónica Pradok; UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko kazetaritza katedradunak, José Ignacio Armentia Vizuetek eta José María Caminos Marcetek; eta UPV/EHUko Ikus-entzunezko Saileko irakasle titularra, Flora Marín Murillok.