euskaraespañol

Arabako Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/11 Noiz arte: 2014/12/01, 11:00 - 15:57

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Osteguna, irailak 11, 11.00etan, UPV/EHUko Arabako Campuseko Letren Fakultateko Areto Nagusian, aipatutako campuseko nazioarteko bisitatzaileentzako ongi etorri ekitaldia (Orientation Day) ospatuko da.

Ekitaldietan, unibertsitateko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek; kirol eta kultura-kurtsoak, aisia beren hirian... eta ikasle-elkarte zein Buddy programaren kideei hainbat galdera egin ahal izango dira.

EKITALDIAREN PROGRAMA:

  • Javier Garaizar, Arabako Campuseko errrektoreordearen agurra.
  • Gasteizeri buruzko aurkezpena. Alfredo Iturricha, Gasteizko Udalaren Herritarrentzako Zerbitzuen eta Kirolen Saileko zinegotzia.
  • Miren Nekane Balluerka, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agurra.
  • Bisitatzaileentzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.
  • Arabako Campuseko Buddy programaren kideei zalantzak eta galderak.