euskaraespañol

Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien 4. deialdian parte hartzeko epea ireki da

Euskal Herriko Unibertsitatean 2012ko ekainaren 16tik 2014ko uztailaren 31ra arteko tartean defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/09

Gaurtik da abian Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien deialdia. UPV/EHUn 2012ko ekainaren 16tik 2014ko uztailaren 31ra arteko tartean defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetan. Europar Tesi edo Nazioarteko Tesi gisa aurkezturikoak ere onartuko dira, erabilitako hizkuntzetako bat euskara izan bada. Bost jakintza-arlo nagusietan (Artea eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Osaun Zientziak, Zientziak, Ingenieritza eta Arkitektura) sari bana esleituko da.

UPV/EHUren eta Euskaltzaindiaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren arabera, euskaraz egindako ikerketa bultzatzeko, erakunde biek bi urterik behin euskarazko doktorego-tesien Koldo Mitxelena sarietarako deia egiten dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-mailako ekoizpen zientifiko gehiena Euskal Herriko Unibertsitateak sortzen du. Ekoizpen horren adierazle nagusietariko bat UPV/EHUn urtero aurkezten diren doktorego-tesiak dira, 300etik gora. Tesi horien artean bi dozenatik gora dira euskaraz idatziak, bai erabat euskaraz idatzita daudelako edo, nazioarteko doktorego-tesiei buruzko araudiaren barnean, testuaren zati esanguratsu bat euskaraz dagoelako.

Euskarazko tesi horien ekarpena bikoitza da. Alde batetik, beste hizkuntzetan eginiko gainerako tesiek bezalaxe, jakintzaren sakontzea eta zabaltzea ahalbidetzen dute. Eta, beste alde batetik, euskararen normalizazioaren prozesuan ere ezinbesteko laguntzak eskaintzen dituzte.

Informazio guztia.