| English
-
Eva Ferreira: «Euskal Herriko Unibertsitatea gure herriaren gizartea eta lurraldea egituratzen duen eragile bat da»
-
Adrián Bozal-Leorri UPV/EHUko doktorea, AgroBank Katedra Saria Tesi Onenari
-
Berritu ala hil: garunaren birziklatze sistema trabatzen denean
-
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da 2022ko bero boladaren ondorioz
-
Ongi etorri, Ikasle gureak
Aldaketak UPV/EHUko errektore taldean
Javier Gil Goikouria, Irakasleen arloko errektoreordea, irakasle-ikertzaile lanera itzuli da, eta Jon Zarate Sesma taldean sartu da
Lehenengo argitaratze data: 2014/09/12
Euskal Herriko Unibertsitateak aldaketak egin ditu asteon erakundearen eguneroko kudeaketan errektoreari laguntzen dion taldean. Javier Gil Goikouriak, errektore agintaldi honetan Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea izan denak, kargua utzi du, berak eskatuta. Xabier Etxaniz Erle irakasleak, orain arte Euskararen arloko errektoreordeak, ordezkatuko du. Euskararen arloko errektoreordetzaren ardura, berriz, Jon Zarate Sesma taldekide berriak hartu du.
Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) Farmazian lizentziatua (2002) da, eta 2007tik doktorea. UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak saileko irakasle agregatua da, eta NanoBioCel talde finkatuan ikertu du, terapia geniko ez-biralerako nanopartikulen diseinu eta elaborazio ikerketa lerroan. 18 ikerketa proiektutan parte hartu du eta 20 artikulu zientifiko argitaratu ditu inpaktuzko nazioarteko aldizkarietan. 2011tik Ekaiako zuzendaria izan da. Ekaia UPV/EHUk euskaraz argitaratzen duen zientzia eta teknologia aldizkaria da. Zarate UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko kidea zen baita ere.
Iñaki Goirizelaia errektoreak publikoki eskertu dio Gil irakasleari azken urteotan egindako lan handia eta emankorra.