euskaraespañol

Bizkaiko Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/15 Noiz arte: 2014/12/01, 11:00 - 15:18

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, irailak 15, 11.00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Bizkaiko Campusera datozen nazioarteko bisitariei ongi etorri ekitaldia (Orientation Day) eskainiko zaie.

Ekitaldian, unibertsitateko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen de kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere. Gainera, ikasle-elkarte zein Buddy programako kideei galderak egin ahal izango dizkiete.

EKITALDIAREN PROGRAMA

  • Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko errrektoreordearen agurra.
  • Miren Nekane Balluerka, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agurra.
  • Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.
  • Bizkaiko Campuseko Buddy programako kideei aintzatespena.
  • Erasmus Bilbao Ikasle Elkarteko lagunek lehenengo lauhilekorako prestatu dituzten ekimenak aurkeztuko dituzte.