| English
-
Daniel Reta ikertzaileak ERC Starting Grant beka jaso du, 1,5 milioi eurokoa
-
Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra abian jarri du
-
Energía oceánica, una de las renovables menos conocidas
-
Capitanes intrépidos
-
Araztegi-urek ibai-ekosisteman eragiten dute, ondo tratatuta eta oso diluituta egon arren
UPV/EHUko zenbait ikaslek arkeologiako indusketak egingo dituzte Belchiteko gudua egin zen lekuetan
Lehenengo argitaratze data: 2014/09/12

Euskal Herriko Unibertsitateko Letra Fakultateko Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeak International Brigades Project delakoan parte hartu du. Iragan garaikideari buruzko arkeologiako proiektua da hau, espainiarra eta britainiarra. Proiektuaren barruan arkeologiako indusketak egingo dira Belchiteko gudua (1937) egin zen lekuetan.
Xurxo M. Ayánek (GPAC, UPV/EHU) koordinatuta, ikasle talde batek proiektu honetan parte hartuko du, irail osoan zehar, Zaragozako Belchite herriaren hondarretan, Espainiako gerra zibilean suntsitu zutena. Proiektuaren zuzendariak Alfredo González Ruibal (Santiago de Compostelako Ondare Zientzien Institutua, CSIC) eta Salvatore Garfi (University of East Anglia) dira. Indusketa honetan zenbait herrialdetako boluntarioek parte hartuko dute. Besteak beste, Errepublikaren Armadan borrokatu ziren nazioarteko brigadisten zuzeneko ondorengoak arituko dira.
Proiektu honen helburua gerra-paisaia honetara arkeologiaren ikuspegitik hurbiltzea da. Helburu orokor hau hiru lerrotan zehazten da: oinarri enpiriko bat produzitzea, indusketak eta prospekzioak eginez eta 3Dko teknologia aplikatuz, arkeologia publikoko programa bat garatzea, gerrako eta gerra ondoko hondakinen berri emateko, ondare kulturala diren aldetik, eta ondare hori behar bezala kudeatzeko moduei buruzko gogoeta egitea.
Indusketak egingo dituen lantaldeak eskarmentu handia dauka Gerra Zibileko eta diktadura frankistaren arkeologian. 2006. urteaz geroztik gerrako eta diktadurako dozena erdi agertokitan esku hartu du: Hiri Unibertsitarioko lubakiak (Madril, 2008), Ebroko Gudua (Tarragona, 2011), Portuetako Frontea (Leon, 2011), Bustarviejoko Destakamentu Penala (Madril, 2006-2011), Castuerako kontzentrazio eremua (Badajoz, 2010-2012), Carabanchelgo espetxea (2007-2008) eta Alto Tajuñako erasoa (2010-2013).
UPV/EHUko GPACaren lankidetza Gerra zibilaren Euskadiko ondarearen arkeologia eta gizarteratzea proiektuaren barruan txertatzen da.