euskaraespañol

Koroideremiari buruzko jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2014/09/16 Noiz arte: 2014/09/17, 08:30 - 09:30

Kokapena

Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Irailaren 16 eta 17an Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean 'Koroideremia:Ezagutza eta terapia' jardunaldi zientifikoak egongo dira.

'Koroideremia' (CHM) X kromosomari lotutako herentzia bidez trasmititzen den gaixotasun arraro bat da. Intzidentzia baxuko gaixotasuna da, 100.000 biztanletik batek pairatzen du. Gaixotasun arraro honek, koroide eta erretinaren endekapenaren ondorioz, ikusmenaren galera progresiboa eragiten du eta lehen sintomak haurtzaro eta bizitzako bigarren hamarkada bitartean agertzen dira. Gaixotasunaren lehendabiziko sintoma gaueko itsutasuna da, ondoren ikusmen periferiko eta ikuseremuaren galera progresiboak agertzen dira eta gaixotasunak aurrera egiten duen heinean ikusmenaren galera osoa, hau da, itsutasuna.

Informazio gehigarria