euskaraespañol

Hazkunde-faktoreetan aberatsa den plasmak protesiak eta inplanteak hezurrean hobeto integratzea ahalbidetzen du

UPV/EHUren tesi bat hazkunde-faktoreetan aberatsa den plasma baten eraginkortasuna ikertzen ari da, hezurren erregenerazioari eta inplanteen biointegrazioari mesederik egiten dion ikusteko

Lehenengo argitaratze data: 2014/09/15

Irudia
Ateratako hortz inplante baten argazkia

Pasa den uztailaren 18an Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularraren Saileko Ricardo Tejero Canterok defendatutako 'La activación biológica de los implantes: regeneración ósea mediante plasma rico en factores de crecimiento' doktorego tesia aurkeztu zen. Bikain cum laude kalifikazioa lortu zuen.

UPV/EHUko Farmazia eta Farmazia Teknologia Saileko Gorka Orive doktoreak eta BTI Biotechnology Institute-ko zuzendari zientifikoa den Eduardo Anitua doktoreak zuzendu dute tesia. Felix Goni doktorea, UPV/EHUko Biofisika Unitateko zuzendaria, izan zen epaimahaiburua.

Tesiarek garapen esperimentala Donostiako Biomaterialen Ikerketa Zentro Kooperatiboan (CIC biomaGUNE) eta Gasteizko BTI Biotechnology Institute enpresan gauzatu zen.

Hazkunde-faktoreetan aberatsa den plasma eta hortzen inplanteak
90eko hamarkadan, Eduardo Anitua doktoreak hazkunde-faktoreetan aberatsa den plasmaren teknologia (Endoret®-PRGF®) garatu zuen ahoko eta aurpegi-masailetako kirurgian. Klinikoki frogatu zuen teknologia honen erabilera hortzen inplanteekin konbinatuz gero, hezurrean hobeto integratzen zirela eta oien ehun bigunak hobeto kontserbatzen zirela.Hortik abiatuz, Ricardo Tejeroren doktorego tesiak hazkunde-faktoreetan aberatsa den plasma hezurretan nola erregeneratzen den ikertzen du, bai berez eta bai hortzen inplanteentzako geruza biomimetiko baten parte denean.

Sektorean ospe handia duten nazioarteko aldizkari zientifikoetan argitaratutako 6 artikulu biltzen ditu, tartean Progress in Polymer Science aldizkarian argitaratutakoa (26ko eragin faktorea izan zuen). Bertan adierazitakoaren arabera, inplanteak eraginkorragoak izatea diseinuaren, osaera kimikoaren eta topografiaren araberakoa da, hezurren antz gehiago izateko. Artikuluak gainalde horiek biofuntzionalizatzearen garrantzia ere aztertzen du, inplante-ehuna interfasea hobetzeko gako gisa.

Hori oinarri gisa erabiliz gauzatu zuen lan esperimentala eta ondorengo galderei erantzuten saiatu zen: Hazkunde-faktoreetan aberatsa den plasmak hezurren erregenerazioa hobetzen al du? nolakoa da plasmarekin aldatutako inplantearen gainaldea eta nola funtzionatzen du? Emaitzak 3 artikulu esperimentaletan argitaratu ziren eta galdera horiei erantzutea lortu zuen. Horrela, hazkunde-faktoreetan aberatsa den plasma inplantearen eremuan hezur berriaren sorrera era adierazgarrian estimulatzeko gai dela frogatu zuen.

Ricardo Tejeroren esanetan, "ikerketa hauen bidez hazkunde-faktoreetan aberatsa den Endoret® (PRGF®) plasma protesi bat biofuntzionalizatzeko prozedura eraginkorra dela frogatu da, erregenerazioa bultzatzeko ehun-material interfase egokia sortzen duelako".

Patentea eta garapen komertziala
Emaitza horietatik abiatuz, BTIk hezurraren erregenerazioa bultzatzeko gai izango litzatekeen inplanteentzako gainalde bat diseinatu eta patentatu zuen. Diseinua hezurren integraziorako behar diren benetako baldintzetan frogatu zen eta lortutako emaitza bikainak argitaratu ziren tesian.

Ikerketa horien guztien ondorio gisa, BTI hortz inplante biomimetiko berri bat diseinatzen ari da, hezurrera hobeto integratzeko eta konplexuagoak diren egoera klinikoekin jarduteko.

Tesi honetak aurkeztutako emaitza esanguratsuenetako bat ondorengoa da: hortzetako protesiez gain, belauneko, aldakako edo beste gorputz atal batzuetako protesietan aplikatuz gero, hezurrera hobeto integratzen laguntzen du.

Erreferentzia bibliografikoak
- Tejero R, Rossbach P, Keller B, Anitua E, Reviakine I. Time-of-Flight Secondary Ion Mass Spectrometry with Principal Component Analysis of Titania?Blood Plasma Interfaces. Langmuir 2012;29:902-12.
- Anitua E, Tejero R, Zalduendo MM, Orive G. Plasma Rich in Growth Factors (PRGF-Endoret) promotes bone tissue regeneration by stimulating proliferation, migration and autocrine secretion on primary human osteoblasts. J Periodontol 2013;84:1180-1190.
- Anitua E, Tejero R, Alkhraisat MH, Orive G. Platelet-rich plasma to improve the bio-functionality of biomaterials. BioDrugs 2013;27:97-111.
- Sánchez-Ilárduya MB, Trouche E, Tejero R, Orive G, Reviakine I, Anitua E. Time-dependent release of growth factors from implant surfaces treated with plasma rich in growth factors. J Biomed Mater Res A  2013;101:1478-88.
- Tejero R, Anitua E, Orive G. Toward the biomimetic implant surface: Biopolymers on titanium-based implants for bone regeneration. Prog Polym Sci 2014;39:1406-47.
- Anitua E, Prado R, Orive G, Tejero R. Effects of calcium-modified titanium implant surfaces on platelet activation, clot formation and osseointegration. J Biomed Mater Res A 2014; doi: 10.1002/jbm.a.35240.